• Login
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • Izena eman

Elikadura Eskolaren hezkuntza-baliabideen artean, ondo aukeratutako liburu, ipuin, jolas, app, bideo, komiki, jolas interaktibo eta infografiak daude, txikienen artean elikadura osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzen laguntzeko.

Material horien bitartez, irakasle zein hezitzaileei baliabide gehigarriak eman nahi zaizkie bizimodu osasungarri bat izateak duen garrantzia modu dibertigarri eta didaktikoenean transmititzen laguntzeko.

Baserriko animaliak - Haurrentzat

  • Baserriko animaliak - Haurrentzat
  • Animales de granja - Niños
  • Animales de granja - Niños
Adina: 
2 urtetik 4ra
Idioma del recurso: 
Gaztelania
Prezioa: 
Doan
Deskribapena:

"Haurrentzako baserriko animaliak" aplikazioaren funtzio nagusia, baserrietan egiten den lana ezagutaraztea da. Zeregin honetan hainbat animaliarekin (oilaskoak, ahateak, behiak, zerriak) lanean arituko da haurra. Horri esker, esnea, gazta edo eztia nondik datozen ikasiko du haurrak, hesi bat nola konpontzen den ere bai edo traktoreari gurpilak nola aldatzen zaizkion ere bai.

Haurraren garapen intelektuala jaiotzen denetik sustatu daiteke. Zenbait jarduera eta jolas oso egokiak dira gure haurrek beren ikasteko gogo hori ase dezaten. Gure haurra inguruko mundua ezagutzen hasten da hazi ahala.

Aplikazio hau 2 urtetik 4 urtera arteko haurrentzako da.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke