• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Baserritar txikia

  • Aplicación niños Pequeño granjero
  • App infantil huertos escolares
  • Animación educativa alimentos
  • Alimentación sana de niños y niñas
Adina: 
Haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako lehenengo ikasturteetako ikasleak.
Idioma del recurso: 
Gaztelania/Ingelesa
Prezioa: 
2,69 euro.
Deskribapena:

Baserritar txikia aplikazioa lau urtetik aurrerako umeei elikadura osasungarria izateko behar dituzten fruten, barazkien eta haragien jatorria zein den irakasten dien aplikazio hezitzailea da, mugikor eta tabletetarako.
App honek proposatzen dituen 15 jarduera hezitzaileei esker, ikasleak baserriaren mundu interesgarrian murgilduko dira. Horrela, jolasaren bidez, haurrek ikasiko dute nondik datozen frutak, nola garbitu eta goldatu eskola-ortu txiki bat, bai eta hazten diren landareak ureztatzeak eta horiei parasitoak kentzeak duen garrantzia ere.
Aplikazio didaktiko hau dibertigarria izateaz gain, umeen jakin-mina pizteko ere pentsatuta dago. Horregatik, ikasgelan elikadura osasungarriari buruzko saioak lantzeko abiapuntu ona da, bai eta ikasleek plateretan aurkitzen dituzten janarien jatorriari buruzko informazioa lantzeko ere.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke