• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Digestioaren bidaia txundigarria

Adina: 
Lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako lehenengo ikasturteetako ikasleak.
Idioma del recurso: 
Gaztelania/Ingelesa
Prezioa: 
1,79 euro.
Deskribapena:

Digestioaren bidaia txundigarria aplikazioak sei urtetik aurrerako umeei ezagutarazten die jaten dituzten elikagaiek beren gorputzaren barruan nola bidaiatzen duten, eta, era berean, elikadura orekatu eta osasungarria izateak duen garrantzia barneratzen laguntzen die.
Elikadura osasungarrian oinarritutako app hezitzaile honi esker ikasleek digestio-prozesuari eta horretarako erabiltzen diren organoei buruz dituzten ezagutzak jasotzen eta finkatzen laguntzen die.
Horrez gain, aplikazioak elikagai ez oso osasungarriek gorputzean izan ditzaketen ondorioak ere lantzen ditu, besteak beste, urdaileko minak, digestio astunaren ondorioz sortuak.
Ondorioz, aplikazio didaktiko hau elikagaien digestioa eta elikadura zaintzeak duen garrantzia lantzeko tresna dibertigarria da.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke