• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Food flight (Elikagaiak hegan)

  • App Food flight Vuelo de alimentos
  • App infantil
  • Aplicación educativa alimentación sana para escolares
Adina: 
Lehen hezkuntzako ikasleak.
Idioma del recurso: 
Ingelesa
Prezioa: 
Doakoa.
Deskribapena:

Food flight (elikagaiak hegan) aplikazioa bost urtetik aurrerako umeei modu osasungarrian elikatzen irakasten dien aplikazio hezitzaile sinplea da. Zein da app-aren helburua? Ikasleek egunero batez beste behar dituzten 2.000 kilokaloriak modurik orekatuenean hartzen ikastea.
Umeentzako app honen erabilera sinplea da: elurrezko panpin maitagarri bati airetik erortzen diren elikagai ezberdinak harrapatzen lagundu behar diote umeek.
Edonola ere, umeek laster ikasiko dute elurrezko panpinak ere modu osasungarrian elikatu behar duela: zerutik mota askotako jakiak eroriko dira, baina partida irabazteko modu bakarra da panpinak gozoki gehiegi jatea saihestea.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke