• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Foodle

  • app alimentacion Foodle
  • aplicaciones educativas alimentación sana
  • Aplicación alimentación secundaria inglés
Adina: 
Bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleak.
Idioma del recurso: 
Ingelesa
Prezioa: 
2,99 euro.
Deskribapena:

Foodle aplikazioak bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleei 8.000 elikagairen nutrizio-informazioa kontsultatzea ahalbidetzen die beren mugikor eta tabletetan; eta, era berean, modu osasungarrian jaten ikasten dute.
Tresna hezitzaile hau oso intuitiboa eta bisuala da, izan ere, ikasleek momentuan egin dezakete kontsulta. Gainera, app hau interesgarria da oso elikagaien nutrizio-informazio osoa eskaintzen duelako, horietako bakoitzaren kalorien dentsitatea eta mineral eta bitaminen zenbatekoa barne.
Ikasleek janarien datu base handi honetan elikagai multzoka, kategoriaka edo izen zehatzen bidez egin dezakete bilaketa. Ondorioz, interesgarria da bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasgeletan elikadura osasungarriari eta gizentasuna saihesteko irakasgaiei buruzko saioak lantzeko.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke