• hasi saioa
    Idatzi zure erabiltzaile-izena
    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza
  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Panda doktorearen jatetxea

  • El restaurante del doctor Panda
  • aplicaciones educativas alimentación sana
  • App educativas alimentacion
  • Alimentación sana de niños y niñas
  • app educación primaria
  • Alimentos sanos educacion primaria
Adina: 
Haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako lehenengo ikasturteetako ikasleak.
Idioma del recurso: 
Gaztelania/Ingelesa
Prezioa: 
1,50 euro Google Play-n, iPhone gailuetarako doakoa.
Deskribapena:

Panda doktorearen jatetxea umeentzako aplikazioa haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako lehenengo ikasturteetako ikasleak sukaldaritzaren eta elikadura osasungarriaren mundura hurbilduko dituen aplikazioa da.
Pertsonaia dibertigarriak agertuko dira Panda doktorearen jatetxean, besteak beste, katutxo polit bat edo tutua jantzita daraman elefante maitagarri bat. Umeek Panda doktoreari lagunduko diote bisitari berezi horiek eskatzen dituzten plater osasungarriak prestatzen.
Umeentzako app hau –mugikorretan edo tabletetan erabil daiteke- baliabide hezitzaile interesgarria da, izan ere, ikasleei dibertitzeko aukera ematen die sukaldaritzarekin eta plater osasungarriak prestatzearekin lotutako zeregin batzuk ikasten dituzten bitartean. Besteak beste, ikasiko dute platerak garbitzen, azenarioak mozten, bai eta mofeta jaun zorrotzaren eta gainontzeko pertsonaien gozamenerako izango den arrautza nahasi dastagarri bat ere egiten.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke