• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Panda doktorearen ortua

  • App infantil La huerta del doctor Panda
  • App infantil huertos escolares
  • Aplicación educativa para escolares
  • Alimentación sana de niños y niñas
Adina: 
Haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako lehenengo
Idioma del recurso: 
Gaztelania/Ingelesa
Prezioa: 
1,59 euro.
Deskribapena:

Panda doktorearen ortua umeentzako aplikazioak lau eta zortzi urte bitarteko umeei osasuntsu hazteko egunero hartu behar dituzten barazki eta fruten jatorria zein den irakasten die.
App hezitzaile honek baserriko lana eta laborantza egoera onean izateko behar dituzten tresna ezberdinak hurbiltzen dizkie ikasleei, eta, era berean, interesa pizten die eskola-ortuen laborantzarako.
Umeek Panda doktoreari lagunduko diote ortuan haziak ereiten, laborantza ureztatzen eta izurriteak saihesten, bai eta uztak biltzen ere. Egiteko horiek umeentzako tresna dibertigarri eta hezitzaile hau bitarteko interesgarri egiten dute baserrietako eta eskola-ortuetako lanaren garrantziaren mezua helarazteko.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke