• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Simon dragoia eta Gozozale maitagarria

  • App infantil El dragón Simón y el hada Golosa
  • aplicaciones educativas alimentación sana
  • app alimentos educación primaria
  • app contra obesidad infantil
  • Alimentación sana niños
Adina: 
Haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako lehenengo ikasturteetako ikasleak.
Idioma del recurso: 
Gaztelania
Prezioa: 
1,79 euro.
Deskribapena:

Simon dragoia eta Gozozale maitagarria aplikazioaren helburua haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako lehenengo ikasturteetako ikasleen arteko umeen gizentasuna saihestea da; horrez gain, ondo jateak eta kirola egiteko ohitura izateak duen garrantzia irakasten die.
App didaktiko hau ipuin interaktiboa da –Mercé Arànegak egindako ilustrazioak ditu-, eta Gozozale Maitagarriaren istorioa kontatzen du. Maitagarriak ez du ez frutarik jan nahi ez eta kirolik egin ere, eta, ondorioz, loditu eta loditu egiten da. Egun batean, txirristatik atera ezinik geratzen da eta orduan Simon Dragoia etorriko da bera salbatzera.
Ikasle txikienen arteko gizentasuna saihesteko sortua den app hezitzaile honek atzamarrak erabiliz online koloreztatzeko ariketak ditu. Horri esker, umeek ikasten dituzten edukiak jolasaren bidez finkatzen dituzte.
Aplikazioari esker, irakasleek beste balio garrantzitsu batzuk ere landu ahal izango dituzte; besteak beste, autoestimua hobetzea, izan ere, gizentasuna duten umeek ziurtasun falta izaten dute.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke