Tiny Kitchen ingelesez dagoen aplikazio didaktiko entretenigarria da, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako lehenengo ikasturteetako ikasleei plater osasungarriak mugikor edo tabletaren bidez prestatzea ahalbidetuko diena, eta, era berean, gastronomiarekiko gozamena erakutsiko diena.
Sukaldari diren lau pertsonaia maitagarri daude: lehoi bat, katu bat, pinguino bat eta ninja txiki bat. Horiei lagunduko diete umeek. Elkarlan horri esker, ikasleek haragi gisatuak, fruta platerak edo etxeko pizza osasungarriak prestatu ahal izango dituzte.
Elikadura osasungarriari buruzko umeentzako app hau nahiko errealista da, eta ahalbidetzen du ikasleek jolastearekin batera sukaldeko hainbat etxetresna elektriko erabiltzen ikastea, besteak beste, labea edo suak. Betiere segurtasun osoz.
App erraz honi esker ikasleek sukaldaritzarekin lotutako esperientzia ona izango dute. Esperientzia positibo hau elikadura osasungarrira eta gastronomiara lehenengoz hurbiltzeko bitarteko ludikoa da.
Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.
Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.
Tiny Kitchen (sukaldetxoa)
Adina:
Haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako lehenengo ikasturteetako ikasleak.
Idioma del recurso:
Ingelesa
Prezioa:
1,79 euro.
Deskribapena: