• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Alimentos saludables en las escuelas

  • Alimentos saludables en las escuelas
  • Obesidad infantil colegios
  • Vídeos educativos para niños
  • Vídeos alimentación educación primaria y secundaria
  • Vídeos infantiles
  • Alimentos sanos para niños
Adina: 
Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako haurrak.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Iraupena: 
3 minutu.
Zer balio lantzen dituen: 
Azukredun edariak eta kaloria askodun janaurrekoak maiz jatearen arriskuak. Kontsumo arduratsua. Haur gizentasuna ekiditea.
Deskribapena:

Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleekin lantzeko bideo hezitzailea elikagai ez-osansungarriek eta azukredun edariek dituzten ondorioen inguruko hausnarketa da, jolastorduetan ikasle askok kontsumitzen baitituzte.

Bideoan ikastetxe askotako egoera ageri da. Jolastordua iristean, ikasle ugarik janari ez-osasuntsua kontsumitzen dute: krispeta-boltsak, patata frijituak, freskagarriak.

Animazioko haurrak loditu eta loditu egiten dira jolastorduz jolastordu. Hala eta guztiz ere, gazteek jolastordurako elikagai osasuntsuagoak aukeratuko dituzte, produktu horiek gorputzetan (gizentasuna) dituzten ondorioez gain, ingurugiroan eragiten dituzten kalteez ohartutakoan.

Baliabide honek osasuntsuak ez diren produktuak ekoizteak ingurugiroan duten eragina lantzen du, era atseginean: besteak beste, erreketako kutsadura, atmosferara gasen isurtzea eta hondakinen sorrera handia.

Bideo hau tresna erakargarria da, elikadura osasungarria, kontsumo arduratsua irakasteko, baita gure elikadura-ohiturek ingurugiroan zer eragin duten ikasteko ere.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke