• Login
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • Izena eman

Elikadura Eskolaren hezkuntza-baliabideen artean, ondo aukeratutako liburu, ipuin, jolas, app, bideo, komiki, jolas interaktibo eta infografiak daude, txikienen artean elikadura osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzen laguntzeko.

Material horien bitartez, irakasle zein hezitzaileei baliabide gehigarriak eman nahi zaizkie bizimodu osasungarri bat izateak duen garrantzia modu dibertigarri eta didaktikoenean transmititzen laguntzeko.

Caillou odia los vegetales

  • Vídeos educativos para niños
  • Vídeos alimentación educación infantil y primaria
  • Vídeos vegetales niños
  • Caillou odia los vegetales
  • prevenir la obesidad niños
Adina: 
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen mailetako haurrak.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Iraupena: 
3 minutu.
Zer balio lantzen dituen: 
Haurren barazkien kontsumoa.
Deskribapena:

Caillou, Christine L'Hereux-ek sortutako haur burusoil ezagunak barazkiez gozatzen ikasiko du bideoan, baita indartsu eta energiarekin hazteko zein garrantzitsuak diren ere.

Caillou-k barazkiak gorroto ditu, eta galletak eta txokolatea besterik ez du jan nahi. Halere, aitonarekin parketik dabilela, zizareek orriak jaten dituztela ikusten du. Horrela, zizareak tximeleta bihurtzeko behar duen energia lortzen duela konturatzen da.

Katagorriek ere intxaurrak jaten dituztela, eta hartzek indartsu egoteko jaten dutena barazkiak direla ikasiko du. Afaltzeko, Caillou-ren amonak ilarrak prestatu ditu... zer gertatuko ote da?

Jolasaren bidez, eta parkean aitonarekin ikasitakoei esker, Caillouk barazkiekin gozatzen ikasiko du. Oso gustora jango ditu!

Caillou odia las verduras bideoak barazkiak zein garrantzitsuak diren irakasten die Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen mailetako haurrei. Horrez gain, elikagai horiek zein dibertigarriak izan daitezkeen ere ikasiko dute.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke