• Login
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • Izena eman

Elikadura Eskolaren hezkuntza-baliabideen artean, ondo aukeratutako liburu, ipuin, jolas, app, bideo, komiki, jolas interaktibo eta infografiak daude, txikienen artean elikadura osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzen laguntzeko.

Material horien bitartez, irakasle zein hezitzaileei baliabide gehigarriak eman nahi zaizkie bizimodu osasungarri bat izateak duen garrantzia modu dibertigarri eta didaktikoenean transmititzen laguntzeko.

Elikaduraren mundua

  • el mundo de la alimentacion
Adina: 
Lehen Hezkuntzako ikasleak (4. mailatik 6. mailara bitartekoentzat egokitutako saioak)
Baliabideko hizkuntza: 
Castellano y Ingles
Iraupena: 
Minutu bat
Zer balio lantzen dituen: 
Elikadura osasungarria / Elikaduraren mundua
Deskribapena:

Elikaduraren mundua EROSKI Fundazioaren ‘Energia hazteko’ hezkuntza-programaren bideo bat da; horretan, TIX&LOY dira protagonistak, neskato eta mutiko bat, elikadura eta bizi-ohitura osasungarriak nola eraman irakasten dietenak ikasleei.

Bideo horrek motibatu egiten ditu haurrak, aditu bihur daitezen elikaduraren munduan. TIX&LOY lagunek hainbat argudio erabiltzen dituzte adierazteko zergatik den garrantzitsua elikagaiak eta bitaminak ezagutzea; izan ere, horrela elikadura osasungarriaren bidea aukeratuko dute eta indartsu eta zoriontsu haziko dira.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke