• Login
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • Izena eman

Elikadura Eskolaren hezkuntza-baliabideen artean, ondo aukeratutako liburu, ipuin, jolas, app, bideo, komiki, jolas interaktibo eta infografiak daude, txikienen artean elikadura osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzen laguntzeko.

Material horien bitartez, irakasle zein hezitzaileei baliabide gehigarriak eman nahi zaizkie bizimodu osasungarri bat izateak duen garrantzia modu dibertigarri eta didaktikoenean transmititzen laguntzeko.

Elikagai taldeak

  • grupos de alimentos
Adina: 
Lehen Hezkuntzako ikasleak (4. mailatik 6. mailara bitartekoentzat egokitutako saioak)
Baliabideko hizkuntza: 
Castellano y Ingles
Iraupena: 
2:42 minutu
Zer balio lantzen dituen: 
Elikadura osasungarria / Elikagai taldeak
Deskribapena:

Elikagai taldeak EROSKI Fundazioaren ‘Energia hazteko’ hezkuntza-programaren bideo bat da; horretan, TIX&LOY dira protagonistak, neskato eta mutiko bat, elikadura eta bizi-ohitura osasungarriak nola eraman irakasten dietenak ikasleei.

Elikagai talde bakoitza zehatz-mehatz azaltzen aritzen dira TIX&LOY. Modu horretan, talde bakoitzean zer elikagai dauden adierazten zaie ikasleei. Kategoria bakoitzean elikagaien irudiak erabiltzen dira, erraz identifikatzen laguntzeko. Gainera, TIX&LOY lagunek banan-banan aztertzen dituzte taldeak, azaltzeko zer bitamina eta nutriente ematen dizkiguten.

Modu atsegina eta dibertigarria haurrak elikagai taldeak ezagutzen has daitezen.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke