• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Food Pyramid for Children (Haurrentzako elikadura-piramidea)

  • Food Pyramid for Children
  • La Pirámide Nutricional para niños
  • Vídeos contra la obesidad infantil
  • Vídeos educativos para niños en inglés
Adina: 
Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lehen mailetako ikasleak.
Baliabideko hizkuntza: 
Ingelesa
Iraupena: 
3 minutu.
Zer balio lantzen dituen: 
Elikadura-piramidea.
Deskribapena:

Food Pyramid for Children (Haurrentzako elikadura-piramidea) Nellie and Ned telesail didaktikoaren kapitulua da. Programa hezitzailearen protagonista txontxongilo bat eta hezur-haragizko neska bat dira.

Kapitulu honetan, bikotea txontxongilo-irakasle batekin agertuko da. Irakasleak elikadura-piramidearen sekretuak azalduko ditu: nola funtzionatzen duen eta zer adierazten duen maila bakoitzak.

Irakasle dibertigarriak karbohidratoak elikadura-piramidearen amaieran zergatik dauden esango du. Bestalde, ikastetxean nahikoa energia izateko eta osasuntsu hazteko, elikagai bakoitzeko zenbat jan behar duen haur bakoitzak ere azalduko du.

Dibertigarria eta oso hezitzailea da eskola-curriculumeko eduki zehatza lantzen duen bideo hau: elikadura-piramidea. Beraz, ikastetxe ingelesetako edo elebidunetako irakasleei lagungarri gerta dakieke elikadura osasuntsua eskolan lantzean.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke