Kitty katutxoak, Yuko Yamaguchi japoniarrak sortutako pertsonaia ezagunak, mahaian jokamoldeak zaintzearen garrantzia irakasten die Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako haurrei animazio honen bidez.
Kitty-k oraindik ez daki aulkian ondo jesartzen, ez baitu bizkarra aulkian euskarritzen, eta gainera, abiadura bizian jaten du. Sardexka ere ez du behar bezala hartzen, eta horrenbestez, janariek salto egiten diote plateretik emandako kolpeen ondorioz.
Kittyren gurasoek mahaian jokamoldeak zaintzea zein garrantzitsua den gogoraraziko diote. Minnie ahiztak astiroago jaten, aulkian egoki jesartzen eta sardexka behar bezala eusten irakatsiko dio. Irakaspen baliotsua ikasiko dute katutxoak eta bideoa ikusten duten haurrek.