• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

La voz del mundo

  • Vídeo La voz del mundo
  • Vídeos alimentación sana para niños
  • Vídeos contra la obesidad infantil
  • Vídeos alimentación educación infantil y primaria
  • Vídeos infantiles
Adina: 
6 urtetik gorako haurrak.
Baliabideko hizkuntza: 
Ingelesa
Valentziarra
Euskara
Katalana
Galegoa
Gaztelania
Iraupena: 
10 minutu.
Zer balio lantzen dituen: 
Elkartasunezko elikadura-ohitura osasuntsuak.
Deskribapena:

Unicef-en Enrédate programak egindako bideo hezitzailea da. Bertan, neskato batek “munduaren ahotsa” entzuten dueneko bizipena kontatzen digu. Ahots honek elikagai osasuntsuen garrantzia adierazten du. Sasoian egoteko eta ikasteko jarraitu beharreko elikadura-ohitura osasungarrien berri ematen du.

Aurkikuntzak munduko beste haur batzuek bizi duten egoeraz hausnartzertzera darama neskatoa. Osasuntsu jan ezin duten haurren egoera gogora ekarrita, ikasteko eta eskolen erritmoa jarraitzeko energia izatea zein zaila den ohartzen da.

Bideoa jarduera egokia da haurrekin elikadura-piramidea errepasatzeko. Ikastearekin batera, bestelako balioak sustatzen ditu, hala nola, elkartasuna eta enpatia.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke