• Login
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • Izena eman

Elikadura Eskolaren hezkuntza-baliabideen artean, ondo aukeratutako liburu, ipuin, jolas, app, bideo, komiki, jolas interaktibo eta infografiak daude, txikienen artean elikadura osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzen laguntzeko.

Material horien bitartez, irakasle zein hezitzaileei baliabide gehigarriak eman nahi zaizkie bizimodu osasungarri bat izateak duen garrantzia modu dibertigarri eta didaktikoenean transmititzen laguntzeko.

Los lunnis: vida sana.

  • Vídeo Los lunnis
  • Vídeo ejercicio Los lunnis
  • Vídeo ejercicio Los lunnis
  • Vídeo ejercicio Los lunnis
Adina: 
4 eta 12 urte bitarteko haurrak.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Iraupena: 
1 minutu.
Zer balio lantzen dituen: 
Dieta orekatua eta ohitura-osasungarriak.
Deskribapena:

Rap-a, txontxongiloak eta jostaketa dira minutu luzeko bideo honek darabiltzan osagaiak haurrei elikadura osasuntsuaren garrantzia transmititzeko.

"Si sano quieres estar, mueve el cuerpo sin parar". "Desayuna variado para estar bien animado". Horiek dira lunnis-ek 4 eta 12 urte bitarteko haurrei abesten dizkieten bertsoetako batzuk.

Lucho, Lula, Lubina sorginak eta gainontzeko lunnis-ek –haien telebista arrakastak hamarkada baino gehiagoan dirau- etxeko txikienentzako bizimodu osasuntsuaren enbaxadore paregabeak dira.

Elikadura eta bizi-ohitura osasungarriak haurrei erarik atseginenean transmititzeko tresna eraginkorra da guraso eta hezitzaileentzat.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke