• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Make me a genious: Our Food (Egidazu jeinu: geure janaria)

  • Make me a genious: Our Food (Hazme un genio: Nuestra comida)
  • Vídeos alimentación sana para niños
  • Vídeos educativos para niños en inglés
  • Vídeos prevenir obesidad
Adina: 
Lehen Hezkuntzako ikasleak.
Baliabideko hizkuntza: 
Ingelesa
Iraupena: 
5 minutu.
Zer balio lantzen dituen: 
Elikadura osasuntsua eta haurren gizentasuna ekiditea.
Deskribapena:

Lehen Hezkuntzkao ikasleentzako bideo didaktiko honek osasuntsu elikatzeak eta elikagarriak ez diren janarien (pizzen, patata frijituen...) kontsumoa murrizteak duen garrantzia ingelesez azaltzen du animaziozko pertsonaia dibertigarrien bidez.

Animazioa interesgarria da, eskola-curriculumeko zenbait edukirentzat laguntza zuzena ematen duelako. Horrez gain, ikasleei eskolan elikadurari buruz ikasitakoak finkatzeko ere balioko die.

Bideak aztertzen dituen eduki hezitzaileen artean, elikagai motak eta janarien funtzioak daude. Bideoarekin, elikadura-piramideari buruzko sekretuak ikastea eta ingelesezko ezagutzetan sakontzea atsegina egingo zaie ikasleei.

Entretenigarria eta oso didaktikoa da Make me a Genious haurrentzako telesail hezitzailearen kapitulu hau. Elikadura osasuntsua ingelesez lantzeko lagungarri izan dakieke irakasleei.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke