• Login
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • Izena eman

Elikadura Eskolaren hezkuntza-baliabideen artean, ondo aukeratutako liburu, ipuin, jolas, app, bideo, komiki, jolas interaktibo eta infografiak daude, txikienen artean elikadura osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzen laguntzeko.

Material horien bitartez, irakasle zein hezitzaileei baliabide gehigarriak eman nahi zaizkie bizimodu osasungarri bat izateak duen garrantzia modu dibertigarri eta didaktikoenean transmititzen laguntzeko.

Futbolean burua erabiliz jokatu

  • Infografía Jugar al deporte rey con la cabeza
  • Infografías educativas contra la obesidad secundaria
  • infografías deporte fútbol
  • Infografías contra la obesidad en secundaria
Deskribapena:

Futbolean burua erabiliz jokatu infografia bigarren hezkuntzako ikasleei gizentasuna saihesteko kirola modu seguruan egiteak duen garrantzia irakasten dien baliabide hezitzailea da. Zehazki, futbolean arriskurik gabe nola aritu adierazten die.
Animazio didaktiko honek ikasleen arteko ohitura aktiboak sustatzen ditu; betiere horiek modu seguruan egiteko. Helburu hori duela, infografiak futbolean aritzean –futbola baita jolastorduetan gehien egiten den kiroletako bat– sortzen diren lesio nagusiak birpasatzen ditu, eta horiek saihesteko modurik onena ere zein den zehazten du.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke