• hasi saioa
    Idatzi zure erabiltzaile-izena
    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza
  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Alimentraining.

  • juegos online alimentación Alimentraining
  • juegos educativos alimentación sana
  • Juegos educativos alimentos
  • Juegos alimentación sana de niños y niñas
  • juegos educación secundaria
  • juegos contra la obesidad escolar
Adina: 
Bigarren Hezkuntzako ikasleak
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Zer balio lantzen dituen: 
Elikadura osasuntsua, frutak eta barazkiak jatea.
Deskribapena:

Alimentraining jolasak, Nekazaritza, Elikatura eta Ingurumen ministerioak sortua, Bigarren Hezkuntzako ikasleek frutak eta barazkiak jatea sustatzea du helburu, osasuntsuago elika daitezen.

Elkarreraginezko jolas honek lau proposamen ditu: fruta eta barazkien tribiala, puzlea, balantzaren jolasa eta bikoteak sortzea.

Halere, baliabiderik interesgarriena elikadura osasuntsuaren elkarreraginezko tribiala da. Zelan jolasten da? Galderen bidez Ikasleek barazki eta fruten ezaugarriak eta jatorria ikasiko dituzte, era dibertigarri batean, eta haien aurrezagutzak probatu.

Baliabide hau barazkiak eta frutak jatea era atseginean sustatzeko erabil daiteke ikasgelan. Banaka zein taldeka jolas daiteke. Ikasgaietako ezagutzak sendotuko dituen jarduera da.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke