• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Aprender las frutas en inglés

Adina: 
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania/Ingelesa
Zer balio lantzen dituen: 
Fruten kontsumoa suspertzea.
Deskribapena:

Aprender las frutas en inglés elkarreraginezko jolasa da, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleen artean fruten kontsumoa suspertzeko eta ingelesa ikasteko. Elikadura osasuntsuari buruzko tresna hezitzaile hau intuitiboa bezain bisuala da. Ikasleek zenbait fruta pantailan ezagutuko dituzte, eta bide batez, haien ingelesezko izena ikasiko dute: apple (sagarra), cherry (gerezia), pineapple (anana), etab. Online bidezko jolasaren azken jarduera ikasleek ikasitakoa erakusteko pentsatuta dago. Nola? Fruta eta ingelesezko izena lotu beharko dituzte. Jarduera taldean egin daiteke, ikasgelan arbela digitala edo proiektagailua izanez gero. Aprender las frutas en inglés elkarreraginezko jolasa ikastetxe elebidunetako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzat material baliagarri izan daiteke. Frutekin elikatzearen garrantziaz ohartzeaz batera, ikasleek hitzak ikasiko dituzte.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke