Con la comida sí se juega elikadura osasuntsuaren inguruko online-jolasa da, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua. Panpin neutroa da protagonista (ez mutila, ez neska; ez argala, ez lodia), eta galderak luzatzen ditu trivialean bezala jatorduetako ohituren inguruan.
Jolasean ageri diren eskenatokiak interesgarriak dira ohikoak direlako: etxeko sukaldea, ikasgela, ikastetxeko jolastokia eta kirolerako zelaia.
Horrela, jolasak aurre hartuko die haurrek elikagai-aukeraketa egiteko eguneroko egoerei: fruta-alea eta otarteko osasungarria edo opil industriala? Panpinak, nola ez, lehen aukera egitera bideratzen ditu haurrak.
Galdera sorta bakoitzaren amaieran, aplikazioak bizimodu osasungarriaren piramidea osatzeko eskatzen die ikasleei, ezagutzak hobeto barneratzeko. Horretarako, jokalariek elikagaiak eta ohiturak –hala nola, kirola egitea edo eskolara oinez joatea- piramidean jarri beharko dituzte, aholkatutako maiztasunaren arabera.
Jolasak berebiziko garantiza eskaintzen dio gosariari, haurren dieta ez-orekatuen gabezirik garrantzitsuena baita.
Con la comida sí se juega elkarreraginezko jolas erraz eta hezitzailea da, askorik sakondu gabe bada ere, haurrak elikadura osasuntsuaren ohituretara hurbiltzeko.