• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Consumópolis: Pirámide

  • juegos online alimentación Consumópolis: Pirámide
  • juegos educativos alimentación sana
  • juego online alimentacion pirámide nutricion
  • Juegos alimentación sana de niños y niñas
Adina: 
Lehen Hezkuntzako ikasleak.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Zer balio lantzen dituen: 
Elikadura-piramidea ezagutzea.
Deskribapena:

Consumópolis: Pirámide elkarreraginezko doaka jolas erraza da, Lehen Hezkuntzako ikasleei elikadura-piramidea eta elikadura-ohitura osasungarriak irakasteko laguntza eskaintzen duena.

Janari osasuntsuen online jolas erraza da. Sagu batek zenbait elikagai jaurtiko ditu sukaldean, elikadura-piramidearen maila ezberdinetan daudenak. Ikasleek otzara baten laguntzaz batu beharko dituzte, lurrera jausi aurretik.

Batutako elikagaiekin piramidearen mailak osatu beharko dituzte.Baina ikasleek adi ibili beharko dute, mailarik goreneko elikagai gehiegi jasoz gero, jokalaria ondoezik sentituko da, gorputzak gehiegikeria kanporatu arte.

Piramide-jolasa, Kontsumopolis plataforma hezitzaileak sortua, baliabide interesgarria da, ikasleen artean elikadura-piramideari buruzko ezagutzak sakontzeko era dibertigarri batean.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke