• Login
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • Izena eman

Elikadura Eskolaren hezkuntza-baliabideen artean, ondo aukeratutako liburu, ipuin, jolas, app, bideo, komiki, jolas interaktibo eta infografiak daude, txikienen artean elikadura osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzen laguntzeko.

Material horien bitartez, irakasle zein hezitzaileei baliabide gehigarriak eman nahi zaizkie bizimodu osasungarri bat izateak duen garrantzia modu dibertigarri eta didaktikoenean transmititzen laguntzeko.

Cool food planet

  • juegos online alimentación Cool food planet
  • juegos educativos alimentación sana
  • juego online alimentacion pirámide nutricion
  • Juegos alimentación sana de niños y niñas
  • juegos contra obesidad infantil
Adina: 
6 eta 12 urte bitarteko ikasleak.
Baliabideko hizkuntza: 
Ingelesa
Zer balio lantzen dituen: 
Elikadura osasuntsua eta segurua.
Deskribapena:

Cool food planet online-jolasen plataforma hezitzaile interesgarria da, ikasleek janari orekatuari, osasunari eta elikadura-seguruari buruz dituzten ezagutzak hobetzeko.

Cool food planet 6 eta 12 urte bitarteko haurrek haien kabuz online-jolasak ikertu ditzaten sortuta dago, baita irakasleek elikadura-edukiei buruzko baliabide didaktiko bizigarriak izan ditzaten ere.

Ataria bi web-orrik osatzen dute, haur-taldearen adinaren arabera: 6 urtetik 8 urtera edo 9 urtetik 12 urtera. Horrez gain, Cool food planet-en zenbait galaxiatara jo daiteke: janari osasungarriarenera, elikadurarenera eta osasunarenera.

Elkarreraginezko jolasak orijinalak eta zorrotzak dira: laborantza dibertigarriak sortzeko jarraibideak, mahai-tresnak erabiltzen ikasteko proposamen burutsuak (sardexka-tiragoma), eta kirolaren uhartea, ikasleak kirola egiteak duen garrantziaz ohar daitezen.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke