• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

El enigma de la nutrición

  • El enigma de la nutrición
  • El enigma de la nutrición - inicio
  • El enigma de la nutrición - pantalla
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Deskribapena:

Sarrera:

  • Goizeko lauretan deitu zidaten... zerbait gertatu zen hiriko museoan eta zerbait txarra zen susmoa nuen...

Lapur bat sartu zen museoan segurtasun-sistema guztiak saihestuta eta ganbera korazatuko pasahitz sekretua aldatu zuen!! Ganbera horretan zeuden museoko obrarik garrantzitsuenak.

  • Zorionez azkar ibili gara, ez du ezer lapurtu, baina opari bat utzi digu. Pasahitz sekretua aldatu du, ezin gara museoan sartu eta ezin da sarrera lehertu, artelan guztiak txikituko bailirateke.

Pasahitz hori aurkitu beharra daukagu. Rodríguez detektibea naiz, lagunduko pasahitza aurkitzen?

 

Gida:

 

Jolas-programa honen xedea da "Rodríguez detektibeari" pasahitza aurkitzen laguntzea, hiriko Zientzia museoko ganbera korazatua ireki dadin. Lapur bat museoan lapurreta egiten saiatu da, eta ezer lapurtzerik izan ez duen arren, ganberan sartzeko pasahitza aldatu du.

Pasahitzeko letrak lortzeko, jokalariak ongi egin behar ditu atal desberdinetan proposatzen diren jarduera guztiak. Lortutako letrak jokalariaren fitxan idatziko dira. Fitxa hori inprimatu egin daiteke eta jolas honetako saioetan erabiliko da.

Pasahitzeko letra guztiak lortutakoan, ikasleak "Amaierako ebaluazioa" egingo du eta gaindituz gero, haurrak ordena egokian jarri ahal izango ditu letrak eta horrela jakingo du "PASAHITZA" zein den.

Ikasleak ganbera korazatua irekitzean, bere saria lortu ahal izango du. Hau da, detektiberik onenari ematen zaion diploma inprimatzeko aukera.

Diploma horri esker programako faserik dibertigarrienean sartu ahal izango da; fase hau dibertigarria izateak ez du esan nahi, ordea, zorrotza eta hezitzailea ez denik, ez horixe; "ZABALTZE EREMUAZ" ari gara. Eremu honetan jolas eta jarduera desberdinak egin daitezke (memoria-jolasak, letra-zopak, azkarrak, etab.), beste haurrak jarduera bukatzen ari diren bitartean. Honi esker, ikasleen lanerako erritmo desberdinak errespetatu egingo dira.

Material informatikoari laguntzeko, inprimatu daitezkeen agiriak (laguntzeko fitxak, ebaluazio-jarduerak eta aniztasunaren arretarako fitxak) daude "Material inprimagarrien" atalean eta jolas hau osatzeko erabili daitezke. 

Hau ere zure interesekoa izan daiteke