• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Elikadura eta nutrizioa

  • Elikadura eta nutrizioa
  • Alimentacion y nutrición
  • Alimentacion y nutrición
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Deskribapena:

Jolas interaktibo honetan elikadurari eta nutrizioari buruzko galderak eta jarduerak daude.

 

Elikaduraren bidez, aurrez aukeratu eta prestatutako elikagai solidoak edo likidoak ematen dizkiogu gorputzari.

 

Nutrizioak, aldiz, elikagaietan dauden nutrienteak hartzen ditu prozesu fisiko eta kimiko batzuen bidez eta zelula guztietara eramaten ditu, funtziona dezaten.

 

Elikadura eta nutrizioa oso lotuta dauden arren, bi kontzeptu dira:

Pertsona bat elikatuta egongo da, nahikoa elikagai jan badu, baina bere nutrizioa oso txarra izan daiteke bere zelulek bizitzeko eta behar bezala ibiltzeko behar dituzten nutriente guztiak hartu ez badituzte.

Beraz, elikagaietan dauden nutrienteen xedea zelulak dira.

Gure organismo osoa zelulez eratuta dagoenez, hauek behar dituzten nutriente guztiak jasotzen badituzte, gure gorputza osasuntsu egongo da.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke