• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Frutas y estaciones del año.

  • juegos online Frutas y estaciones del año
  • juegos educativos alimentación sana
  • Juegos educativos alimentos
  • Juegos alimentación educación primaria y secundaria.
Adina: 
Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Zer balio lantzen dituen: 
Frutak jatea sustatzea.
Deskribapena:

Frutas y estaciones del año elkarreraginezko jolas erraza da, doakoa, sasoiko fruten ezagutza handitzeko lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako ikasleen artean.

Jolas hezigarri honetan ikasleak frutaz beteriko otzara batekin egingo du topo: sagarrez, marrubiz, ananaz, muxikaz eta kiwiz. Ondoren, urtaro egokira eraman beharko ditu, fruta bakoitza era naturalean noiz dasta daitekeen kontuan hartuta.

Fruticoles proiektuaren baitan sortutako baliabide hau interesgarria da. Batetik, ikasleen ezagutzak probatzen ditu, eta bestetik, irakasleari bestelako grietan sakontzeko aukera eskaintzen dio. Esaterako, fruta gehiago jatearen garrantzia edota elikagaiek gure plateretara iristeko egiten duten bidaia luzea landu daitezke.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke