• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Frutas y verduras. Para un mundo sostenible y solidario

  • juegos online Frutas y verduras. Para un mundo sostenible y solidario
  • juegos online Frutas y verduras
  • juego online alimentacion primaria secundaria
  • Juegos alimentación sana de niños y niñas
Adina: 
Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Zer balio lantzen dituen: 
Elikadura osasuntsua eta ingurugiroarekin errespetuzkoa, bertako fruta eta barazkien kontsumoa sustatzea.
Deskribapena:

Frutas y verduras. Para un mundo sostenible y solidario Eusko Jaurlaritzak sortutako elkarreraginezko jolas hezitzailea da, 10 urtetik gorakoen bertako fruta eta barazkien kontsumoa sustatzeko.

Urrutiko lurraldeetan hazitako fruta eta barazkien kontsumoak gizartean eta ingurugiroan dituen ondorioez ikasleak ohartarazi nahi ditu online bidezko jolas honek.

Frutas y verduras elikadura osasuntsuaren inguruko bost jolasek osatzen dute: ¿De dónde vienen?, Nuestras frutas y verduras, De compras, Buffet de hotel eta La oca frutera.

Jaten ditugun elikagaien jatorriari buruzko informazioa emateaz gain, bidezko merkataritza-produktuak zer diren ikasleei irakastea du helburu online bidezko proposamen hezitzaile honek.

Bestalde, baliabide hau Euskal Herriko frutak eta barazkiak zein diren ikasteko erabil daiteke, baita bertako ekoizleei erosteak ingurugiroa zaintzen lagun dezakeela ohartzeko ere.