Frutas y verduras. Para una alimentación sana Eusko Jaurlaritzaren elkarreraginezko jolasa da, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean fruta eta barazkien kontsumoa areagotzeko.
Online jolasa barazki eta fruten merkatuan garatzen da, eta gaiaren araberako bost saltokitan bereizita dago: Frutas y verduras, Busca su temporada, A peso, Vamos a la huerta eta Mi menú.
Online bidezko proposamen hezitzaile honek frutek eta barazkien osasunaren onerako dituzten ezaugarrien berri emango die ikasleei. Horrez gain, esaerak ikasteko eta fruta eta barazki nahiko dituzten menu orekatuak prestatzen ikasteko ere balio du.