• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Hábitos saludables preparando menus

  • juegos online Hábitos saludables: preparando menús
  • juegos educativos alimentación sana
  • Juegos educativos alimentos
  • Juegos alimentación sana de niños y niñas
Adina: 
Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Zer balio lantzen dituen: 
Elikadura orekatua sustatzea eta menu osasuntsuak prestatzen ikastea.
Deskribapena:

Hábitos saludables preparando menus elkarreraginezko jolasa da, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei osasuntsu jaten eta dieta orekatua mantetzen irakasteko.

Zein elikagai behar ditu gosariak orekatua izateko? Nahikoa da katilu bete esne zerealekin ala laranja-ura eta fruta alea gehitu behar zaizkio? Hábitos saludables preparando menus elkarreraginezko jolasak ikasleei zenbait menu sortzeko proposamena luzatzen die, gosarirako, bazkarirako, askarirako eta afarirako. Zein da helburua? Janari multzoak orekatuak direla baieztatzea.

Elikadura osasuntsuari buruzko online-jolas honetan, ikasleek prestatuko duten janaria aukeratuko dute lehendabizi, eta hozkailuan behar dituzten elikagaiak hautatuko dituzte ondoren.

Ikasleek, menuak bukatutakoan, egindakoa zuzena dela baieztatu beharko dute. Elikadura-termometroak aztertuko ditu proposatutako menuak, eta otorduek orekatuak izateko jakiren bat soberan edo faltan duten ohartuko ditu ikasleak.

Erraza baina oso erabilgarria den jolas hau oso interesgarria da, dieta orekatuari buruzko edukiak lantzeko eta ikasleen gizentasuna ekiditeko.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke