• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Letra zopa jokoa

  • Letra zopa jokoa
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Zer balio lantzen dituen: 
Umeei izugarri gustatzen zaizkie letra-zopak. Chef Solus letra-zoparen buru-hausgarriarekin jolastu eta memoria lantzen lagun iezaiezu!
Deskribapena:

Umeei izugarri gustatzen zaizkie letra-zopak. Chef Solus letra-zoparen buru-hausgarriarekin jolastu eta memoria lantzen lagun iezaiezu!

Jolasten hasteko, irudian sakatu baino ez da egin behar.

Zailtasun-maila erabaki, eta, gero, zerrendan agertzen diren buru-hausgarrietako bat hautatu.

Hitz bat aurkitzen duzunean, saguarekin hautatu.

Hitzak goitik behera, behetik gora, aurrera edo atzekoz aurrera edota diagonalean egon daitezke.

Hizkien artean hitz zuzena aurkitzen duzunean, grisez agertuko da zure zerrendan. Irabazteko, zerrenda amaitu behar duzu.

Goiko erlojuari begiratuz, zenbat denbora behar izan duzun ikusiko duzu. Hortaz, hainbat umek jolas dezakete, eta zeinek denbora hobea egiten duen ikusi. 

Hau ere zure interesekoa izan daiteke