• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Pezqueñines: Encuentra la pareja

  • juegos online alimentación Pezqueñines
  • Pezqueñines: Encuentra la pareja
  • juego online alimentacion pescado
  • Juegos alimentación sana de niños y niñas
Adina: 
Lehen Hezkuntzako ikasleak.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Zer balio lantzen dituen: 
Arrainaren kontsumoa suspertzea.
Deskribapena:

Pezqueñines: Encuentra la pareja online bidezko jolas erraza da, Lehen Hezkuntzako ikasleen artean arrainaren kontsumoa suspertzeko eta arrainei buruzko jakintza zabaltzeko.

Ba al dakizu sardina, berdela eta antxoa bereizten? Ezagutzen al duzu zapoaren muturra? Eta olagarroak non arrantza daitezkeen? Encuentra la pareja jolasaren bidez, Lehen Hezkuntzako ikasleek horrelakoak eta arrainen inguruko beste sekretu batzuk ikasiko dituzte.

Online jolasaren dinamika oso erraza da, bikote ezkutuen jolas ezaguna baita. Ikasleek bikoteak lotu beharko dituzte. Jarduera interesgarria da, ikasleek buruz ikasi beharko dituztelako arrainen fisionomiak eta izenak hurrengo mailara igaro nahi badute.

Helburua? Arrainei buruzko ezagutza hobetzea, eta horrenbestez, ikasleek elikagaia gehiagotan kontsumitzea.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke