• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Pirámide NAOS

  • juegos online alimentación Pirámide NAOS
  • juego online alimentacion
  • juego online alimentacion pirámide nutricion
Adina: 
Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Zer balio lantzen dituen: 
Elikadura-piramidea eta egoneko bizimodua ekiditea.
Deskribapena:

Pirámide NAOS elkarreraginezkoa eta doakoa da, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei elikadura-piramidearen antolamendua irakasteko eta adin tarte horietan gizentasuna ekiditeko.

Elikagaiak eta jarduerak (kirola egin, telebista ikusi...) piramidearen mailetan jarri beharko dituzte ikasleek. Ikasleek toki egokia aukeratzen dutenean, elikagaiaren edo jardueraren inguruko informazio gehigarria agertuko da pantailan.

Ikasleak okerreko tokia aukeratzen duenean, aldiz, jolasak ohartaraziko dio. Elikagaia jatorrizko lekura itzuliko da, eta ikasleak berriz egin beharko du aukera.

Pirámide NAOS jolasak ikuspuntu erraza badu ere, erabilgarri izango zaie irakasleei ikasgelan landutako elikadura-piramideari buruzko irakaspenak sendotzeko.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke