• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Prevenland

  • juegos online alimentación Prevenland
  • juegos educativos alimentación sana
  • juego online alimentacion educación primaria
  • Alimentación sana de niños y niñas
  • Alimentación sana educación primaria
Adina: 
Lehen Hezkuntzako ikasleak.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Zer balio lantzen dituen: 
Ohitura osasungarriak, egoneko bizimodua ekiditea, osasun hezkuntza.
Deskribapena:

Prevenland elkarreraginezko jolas-plataforma da, 8 eta 12 urte bitarteko ikasleentzat. Ohitura osasungarrien garrantziaz ikasleak ohartzeaz gain, osasun-hezkuntza eta gizarte-bizitza bezalako balioak ere lantzen dituen jolasa da.

Prevenland alegiazko mundua da, ikaskideek elkarrekin txateatzeko eta jolasteko aukera eskaintzen duena era seguru batean. Elkarreraginezko jolasekin osatutako plataforma honek helburu hezitzailea du, egoneko bizitza ekiditeko online dantzak proposatzen ditu, baita elikadura osasuntsuaren sustapena ere.

Helburua lortzeko, ikasleek etsaien aurka egin beharko dute taldeka. Etsaietako bat Alfertripontzi da, pertsonaia Con este objeto, los alferra eta tripontzia da, sendotu egiten dena ikasleek kirola eta elikadura osasuntsua alde batera uzten dituztenean..

Hau ere zure interesekoa izan daiteke