• Login
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • Izena eman

Elikadura Eskolaren hezkuntza-baliabideen artean, ondo aukeratutako liburu, ipuin, jolas, app, bideo, komiki, jolas interaktibo eta infografiak daude, txikienen artean elikadura osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzen laguntzeko.

Material horien bitartez, irakasle zein hezitzaileei baliabide gehigarriak eman nahi zaizkie bizimodu osasungarri bat izateak duen garrantzia modu dibertigarri eta didaktikoenean transmititzen laguntzeko.

Barrio Sesamo: Elkarrekin mugitu

  • A moverse juntos
  • A moverse juntos juegos
  • Juegos escolares
Adina: 
Haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako lehenengo ikasturteetako ikasleak.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Zer balio lantzen dituen: 
Ariketa fisiko osasungarriaren bidez gizentasuna saihestea.
Deskribapena:

Barrio Sesamo: Elkarrekin mugitu jolas-poema bat da, ariketa fisikoa gizentasuna saihesteko bitarteko gisa sustatzen duena. Haur eta lehen hezkuntzako umeekin kanpoan edo barruko leku zabal batean jolasteko pentsatuta dago. Epi, Barrio Sesamo telesaileko txotxongilo ezagunak gidatuko ditu ikasleak. A elkarrekin mugitu ariketa fisikoaren jolas-poema (fitxaren estekan eskuragarri, 11. orrialdean) inprimatzea eta ikasle talde osoarentzat ikusgai eskegitzea proposatzen da. Irakasleak poema leku zabal batean irakurri beharko luke, ikasleak askatasunez mugitu ahal izateko tokian. Lerroek honelako ekintzak adierazten dituzte: egin dantza! egin korrika! eta egin salto! Tutoreak ekintza bat adierazten duen estrofa bat irakurtzen duen guztietan, ikasleek ekintza hori berori egin beharko dute. Elkarrekin mugitu, Sesame Workshop elkarteak sortua, jolas originala da, praktikan jartzeko erraza, eta ikasleen artean ariketa fisiko osasungarria oso modu dibertigarrian sustatuko duena.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke