Elikadura osasungarriaren bingoa jolasak elikadura osasungarriaz gozatzea sustatzen du haur eta lehen hezkuntzako ikasleen artean, hain zuzen, fruta, barazki eta ortuarien bidez.
Elikadura osasungarriaren jolas hau ohiko bingoaren aldaera bat da, baina frutak eta barazkiak erabiltzen dituena. Elikadura osasungarriaren bingoa Bautista Moreno, Vicente Linares eta Lidia Casas irakasleen proposamena da, eta Educa Madrid atari hezitzailean dago.
Ikasleek fruta eta barazkien taula izango dute. Lehenago tutoreak inprimatu eta, moztu baino lehen, kartulina lodietan itsatsiko ditu. Taulak irudien galerian daude eskuragarri, fitxan agertzen den estekan, 61. orrialdetik aurrera.
Bingo honen "bolak" benetako frutak zein paperean margotuak izan daitezke. Beste aukera bat da materialeko arrautz formako fitxak erabiltzea –fitxaren estekan eskuragarri, 13. orrialdetik aurrera-.
Jolasaren prozedura ohikoa da: tutoreak frutak eta barazkiak ateratzen ditu, eta ikasleek hutsuneak bete beharko dituzte taula osatu arte.
Elikadura osasungarriaren bingoa jolasari esker, irakasleak barazki, fruta eta ortuarien hiztegia handitu ahal izango du, eta, era berean, ikasleei ondo jateak duen garrantzia irakatsi ahal izango die.