• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Fruta paper-txoria

  • juegos alimentación Pajarita fruta
  • juegos educativos alimentación sana
  • Juegos educativos alimentos
Adina: 
Haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako lehenengo ikasturteetako ikasleak.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Zer balio lantzen dituen: 
Elikadura osasungarria eta umeen gizentasuna saihestea.
Deskribapena:

Fruta paper-txoria elikadurari eta umeen gizentasunaren kontrako borrokari buruzko galdera-erantzun jolasa da, paperezkoa. Haur eta lehen hezkuntzako ikasleentzat egina. Ariketa honen helburua da ikasleen artean elikadura osasungarrirako ohiturak sustatzea da; horretarako, ikasleek elikadurari buruz dituzten ezagutzak hobetzen dira.

Fruta paper-txoria –umeen gizentasuna saihesteko Thao programak sortua- betiko paper-igarlearen itxura berekoa da, “comecocos” izenez ezaguna. Papiroflexia edo paper tolestuzko pieza sinplea da. Ebakigarriaren maketa eta bere jarraibideak fitxan agertzen den estekan daude eskuragarri.

Azken helburua paperezko figura bat lortzea da, umeek lau atzamar sartuta ebakigarriak elikadurari buruz planteatzen dizkien galderei erantzuteko. Fruta txori-paperak planteatzen dituen galderetako batzuk hauek dira: fruta zukuek fruta bat ordezka dezakete? edo zenbat fruta jan behar ditugu egunean? Interesgarria da, galdetzeaz gain, jolasak berak erantzun ere egingo diela.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke