• Login
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • Izena eman

Elikadura Eskolaren hezkuntza-baliabideen artean, ondo aukeratutako liburu, ipuin, jolas, app, bideo, komiki, jolas interaktibo eta infografiak daude, txikienen artean elikadura osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzen laguntzeko.

Material horien bitartez, irakasle zein hezitzaileei baliabide gehigarriak eman nahi zaizkie bizimodu osasungarri bat izateak duen garrantzia modu dibertigarri eta didaktikoenean transmititzen laguntzeko.

Fruten eta barazkien loteria

  • Fruten eta barazkien loteria
  • Lotería de frutas y verduras - Ficha1
  • Lotería de frutas y verduras - Ficha2
  • Lotería de frutas y verduras - Ficha3
Deskribapena:

Fruten eta barazkien loteria ausazko jokoa da, eta, bertan, parte-hartzaile bakoitzak fitxa bat edo hainbat ditu, fruten eta barazkien irudiekin. Zoriz aukeratutako frutak eta barazkiak esaten dira ozen. Fitxakoekin bat etorriz gero, moduren batean markatuko ditugu.

 

Lerro horizontala egiten duen lehenak saria jasoko du, eta kartoiko fruta eta barazki guztiak ateratzen dituena izango da partidako irabazlea.