• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Giza itxurako ebakigarria: giharrak, artikulazioak eta hezurrak

  • juego Recortable de la figura humana: músculos, articulaciones y huesos
  • juegos educativos alimentación sana
  • Juegos educativos alimentos
  • juegos actividad física
  • juegos contra obesidad infantil
Adina: 
Lehen hezkuntzako ikasleak.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Zer balio lantzen dituen: 
Ariketa fisikoa eta umeen gizentasuna saihesteko gorputza ezagutzea.
Deskribapena:

Giza itxurako ebakigarria: giharrak, artikulazioak eta hezurrak paperezko jolasa da, hain zuzen, lehen hezkuntzako ikasleek beren gorputza ezagutzeko eta ariketa fisikoa modu seguruan egiteko eta, horrela, gizentasuna saihesteko jolasa.

Ebakigarri honetan –Osasun Ministerioaren umeen gizentasunaren kontrako Activilandia proiektuaren parte den honetan-, paperezko panpin bat dago. Panpin hori gainontzeko irudiak itsasteko oinarria da. Horrez gain, jolasak gorputzeko hezur, gihar eta organo nagusien txantiloiak ere baditu. Irudi horiek fitxan agertzen den estekan daude eskuragarri (7. orrialdetik aurrera).

Umeek gorputzeko atalak moztu eta horiek giza itxurako panpina osatzeko erabili behar dituzte. Jolasarekin batera material didaktikoa dago, irakaslearentzat ariketa fisiko osasungarriari buruzko saioetarako lagungarri; gainera, umeek luzaketak egiteak eta eskolan kirola egitean gainkargak saihesteak duen garrantziari buruzko apunteak ditu.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke