• Login
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • Izena eman

Elikadura Eskolaren hezkuntza-baliabideen artean, ondo aukeratutako liburu, ipuin, jolas, app, bideo, komiki, jolas interaktibo eta infografiak daude, txikienen artean elikadura osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzen laguntzeko.

Material horien bitartez, irakasle zein hezitzaileei baliabide gehigarriak eman nahi zaizkie bizimodu osasungarri bat izateak duen garrantzia modu dibertigarri eta didaktikoenean transmititzen laguntzeko.

Koloreztatu: Frutadun markatzaileak

  • juegos Colorear: Marcadores de frutas
  • juegos educativos alimentación sana
Adina: 
Haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako lehenengo ikasturteetako ikasleak.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Zer balio lantzen dituen: 
Elikadura orekatua izateko fruten kontsumoa sustatzea.
Deskribapena:

Koloreztatu: Frutadun markatzaileak frutak koloreztatzeko jolasa da, eskola hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikasleek elikagai hau gehiago kontsumitzeko pentsatua.

Koloreztatzeko jolas hau Nourish interactive atari hezitzaileak sortu du, eta ikasleei proposatzen die fruta bizidun liburu-markatzaileen txantiloi dibertigarri batzuk inprimatu, kartulina gogorrean itsatsi eta moztea. Ondoren, ikasleek jolas honetako pertsonaiak, hots, platanoak, madariak, sagarrak eta marrubiak kolorezta ditzakete.

Elikadura osasungarriari buruzko orri inprimagarri hauek frutei buruz gehiago jakiteko eta horiek kontsumitzeko umeentzako ariketa dibertigarriak dira. Maketa ebakigarriak fitxan agertzen den estekan daude eskuragarri.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke