• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Paper-txori irintsua

  • juegos alimentación Pajarita farináceos
  • juegos educativos alimentación sana
  • Juegos educativos alimentos
  • Juegos alimentación sana de niños y niñas
Adina: 
Haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako lehenengo ikasturteetako ikasleak.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Zer balio lantzen dituen: 
Elikadura osasungarria eta umeen gizentasuna saihestea.
Deskribapena:

Paper-txori irintsua elikadura osasungarriari eta umeen gizentasuna saihesteari buruzko galera-erantzun jolasa da, paperezkoa. Haur eta lehen hezkuntzako ikasleentzat egina. Ariketa honen helburua da ikasleek elikagai irintsuen taldeari buruz (ogia, zerealak, gailetak eta abar) dituzten ezagutzak handitzea.

Paper-txori irintsua –umeen gizentasuna saihesteko Thao programak sortua- betiko paper-igarlearen itxura berekoa da –“comecocos” izenez ezaguna-. Papiroflexia edo paper tolestuzko pieza sinplea da. Ebakigarriaren maketa eta bere jarraibideak fitxan agertzen den estekan daude.

Azken helburua paperezko figura mugikor bat lortzea da, lau hutsune dituena, umeek horietan atzamarrak sartzeko. Egin ondoren, ebakigarriak elikadurari buruz planteatzen dizkien galderei erantzun ahal izango diete. Hauexek dira planteatzen diren galderetako batzuk: zer behar duzu eguna energiaz beteta hasteko? edo egunean zenbat aldiz jan behar dira elikagai irintsuak?

Ikasleek paper-txorian bertan aurkituko dituzten erantzun zuzenak. Horregatik, jolas honek, ikasgelan elikadura osasungarri eta orekatua lantzeaz gain, aukera ematen du ikasleek eskolatik kanpo ere gehiago ikasteko, modurik eta dibertigarrienean.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke