• Login
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • Izena eman

Elikadura Eskolaren hezkuntza-baliabideen artean, ondo aukeratutako liburu, ipuin, jolas, app, bideo, komiki, jolas interaktibo eta infografiak daude, txikienen artean elikadura osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzen laguntzeko.

Material horien bitartez, irakasle zein hezitzaileei baliabide gehigarriak eman nahi zaizkie bizimodu osasungarri bat izateak duen garrantzia modu dibertigarri eta didaktikoenean transmititzen laguntzeko.

Sesame super luzaketa

  • juegos Súper-estiramiento Sesame
  • juegos educativos contra obesidad
  • Juegos educativos actividad física
Adina: 
Haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako lehenengo ikasturteetako ikasleak.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Zer balio lantzen dituen: 
Ariketa fisiko osasungarria eta gorputz osasuntsua izateko luzaketen garrantzia.
Deskribapena:

Sesame super luzaketa jolas aktiboa da, eta haur eta lehen hezkuntzako ikasleei, ariketa fisiko osasungarri eta arriskurik gabea egiteko osagarri diren luzaketen garrantzia irakasten die. Jolas hau toki zabal batean egin behar da, jolastokian edo ikasgela zabal batean. Sesame super luzaketen taula inprimatu behar da; bertan hainbat ariketa agertzen dira, hala nola, belaunak tolestea, astintzea, luzatzea edo eskuekin behatzak ukitzen saiatzea. Fitxan agertzen den estekan dago eskuragarri taula, 32. orrialdean. Super luzaketen taulak taula moduan baliatuko da malgutasunaren jolas aktibo honetarako: aukeratutako ikasleak dado edo kubo bat bota beharko du taulan, eta ikusi beharko du zein luzaketetan erortzen den. Ariketa hori errepikatu beharko dute ikasgelako ume guztiek! Jolas sinple honi esker, irakasleak honako galderak planteatu ahal izango ditu: “Zer sentitzen duzue giharrak luzatu ondoren?” edo “beste gorputz atalik luzatu nahi duzue horrela errazago mugitu ahal izateko?” Sesame Workshop elkarteak sortutako Sesame super luzaketak jolas aktibo dibertigarria da, egiteko oso erraza. Gainera, haur eta lehen hezkuntzako irakasleei aukera ematen die jolasaren bidez, ariketa fisiko osasungarria egiteko, luzaketak duen garrantzia lantzeko.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke