• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Testa: Ezagutu zure barne indarra

  • juegos Test: Descubre tu fuerza interior
  • juegos educativos contra obesidad
  • Juegos educativos deporte colegios
  • juegos actividad física
  • juegos educación primaria
Adina: 
Lehen hezkuntzako ikasleak.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Zer balio lantzen dituen: 
Umeen gizentasunari aurre egiteko ariketa fisiko osasungarria.
Deskribapena:

Ezagutu zure barne indarra galdera jolasak lehen hezkuntzako ikasleei umeen gizentasunari aurre egiteko egunero kirola egiteak duen garrantzia irakasten die.

Galdera jolas hau –Osasun Ministerioaren umeen gizentasunaren aurkako Activilandia proiektuaren parte dena- umeentzako 15 galderek osatzen dute. Horien helburua ikasleek ariketa fisikoa egiteko ohiturei buruz hausnartzea eta bizimodu sendentarioegia daramaten antzematea da.

Hauexek dira ariketa fisiko osasungarriari buruzko jolas honek dituen galderetako batzuk: egunero hamar minutu baino gehiagoz ibiltzen zara ikastetxera joateko?, igogailua hartu beharrean eskailerak igo eta jaisten dituzu?, egunero tartetxo batez aritzen zara kalean lagunekin jolasten? Galdetegi osoa fitxan agertzen den estekan dago eskuragarri, erantzun eta guzti (11. orrialdetik aurrera).

Umeek erantzun egin behar dute, eta, ondoren, taldean lortutako emaitzak aztertuko dira. Irakasle edo tutoreak ariketa gida dezake eta jolasaren ondoren eztabaidak proposa ditzake, gizentasuna saihesteko ikasleekin dituen ariketa fisikoa sustatzeko saioetako osagarri gisa.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke