• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Ur paper-txoria

  • juegos alimentación agua
  • juegos agua educación primaria
  • Juegos educativos alimentos
  • Juegos alimentación educación primaria
Adina: 
Haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako lehenengo ikasturteetako ikasleak.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Zer balio lantzen dituen: 
Urak elikadura osasungarria izateko duen garrantzia.
Deskribapena:

Ur paper-txoria paperez egindako galdera-erantzunen jolasa da, haur eta lehen hezkuntzako ikasleei urak elikadura osasungarrirako duen garrantzia irakasten diena.

Ur paper-txoria –umeen gizentasuna saihesteko Thao programak sortua- betiko paper-igarlearen itxura bereko ebakigarria da, -“comecocos” izenez ere ezaguna-. Papiroflexia edo paper tolestuzko pieza sinplea da. Jolasaren maketa eta bere jarraibideak fitxan agertzen den estekan daude eskuragarri.

Helburua paperezko figura tolestu eta mugikor bat lortzea da, lau zulo dituena, umeek beren atzamarrak sartuta erabiltzeko. Elikadura osasungarriaren iragarle honek zenbait galdera egingo dizkie ikasleei, beren atzamarrak nola kokatzen dituzten. Besteak beste, honakoak galdetuko dizkie: badakizu zenbat ur duen gure gorputzak? edo badakizu zein den egarria kentzeko edaririk eraginkorrena?

Ikasleek urari buruzko galderen erantzun zuzenak paper-txorian bertan aurkituko dituzte. Jolas hau tresna eraginkorra da elikadura osasungarrirako hidratatzeak duen garrantzia azaltzeko. Are gehiago, umeen gizentasunaren kontrako neurri gisa, ikasleek azukredun edari gutxiago kontsumitzea lortzeko baliabide hezitzailea da.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke