• Login
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • Izena eman

Elikadura Eskolaren hezkuntza-baliabideen artean, ondo aukeratutako liburu, ipuin, jolas, app, bideo, komiki, jolas interaktibo eta infografiak daude, txikienen artean elikadura osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzen laguntzeko.

Material horien bitartez, irakasle zein hezitzaileei baliabide gehigarriak eman nahi zaizkie bizimodu osasungarri bat izateak duen garrantzia modu dibertigarri eta didaktikoenean transmititzen laguntzeko.

Which way do I go? (Norantza noa?)

  • juegos contra obesidad escolares
  • Juegos Which way do I go? ¿Hacia qué dirección voy?
  • Juegos educativos deporte colegios
Adina: 
Haur eta lehen hezkuntzako ikasleak.
Baliabideko hizkuntza: 
Ingelesa
Zer balio lantzen dituen: 
Ariketa fisiko osasungarriaren bidez gizentasuna saihestea.
Deskribapena:

Which way do I go? (Norantza noa?) jolas aktiboa da, ingelesez dago, eta ariketa fisikoa sustatzen du gizentasuna saihesteko. Haur eta lehen hezkuntzako ikasleekin kalean edo barruko toki zabal batean egiteko prestatuta dago.

Kids Health umeen fundazioak sortutako jolas honek, sortuta dauden maketa batzuetatik hartuta, zenbait seinale moztea proposatzen du, eta horien barruan mugimendu-norantzako bat idaztea. Adibidez, forward (aurrerantza), backward (atzerantza), sideways (alde batera) eta abar.

Seinaleak moztu egin behar dira, eta atzetik plastikozko lastotxo bat - irabiatuak hartzeko erabiltzen diren horiek- itsatsi behar zaie, zinta isolatzailearekin. Maketak fitxan agertzen den estekan daude eskuragarri.

Umeetako batek hartuko ditu seinaleak, eta, momentu berean, beste ikasle batek –edo irakasleak- ekintza bat aukeratuko du. Ekintza hori ozen esan beharko da, denek gorputzarekin egin dezaten: adibidez, jump (egin salto), run (egin korrika) eta abar. Seinaleak dituen ikasleak horietako bat altxatuko du, ekintza norantza egin behar den adierazteko.

Irakasleak jolas aktibo hau ikasgelan gizentasuna saihesteko saioetan erabiltzea proposatzen da, horrela, modu praktikoan ariketa fisikoak bizi ohitura osasungarriak izateko duen garrantzia landuko da.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke