• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

¡A lavarse los dientes!

  • Libro ¡A lavarse los dientes!
  • Libros educativos para niños
  • Libro alimentacion niños
Argitalpena: 
Combel editorial.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Prezioa: 
14,50 euro.
Hartzaileak: 

4 urtetik gorako haurrak
Combel editorial

Deskribapena:

Janari osasuntsu baten ostean... hortzak garbitzeko ordua da! ¡A lavarse los dientes! Liburu-jolasa tresna hezitzaile dibertigarria da, 4 urtetik gorako haurrei ahoa zaintzearen garrantzia irakasteko, elikadura-ohitura osasuntsuen osagarri.

Zenbat hortz mota ditugu ahoan? Nola eskuilatu behar ditugu jatordu osasuntsuen ostean? Zein tresna behar ditugu ahoa zaintzeko? Txikiek galdera horien erantzunak modurik ludikoenean ikasiko dituzte: liburuko pertsonaia alaiei ahoaren garbitasuna zaintzen lagunduko diete jatordu ostean.

Ebakigarriek, zabalgarriek, testu dibertigarriek eta irudi paregabeek haurrentzako liburu tridimentsional hau hezitzailea besteko dibertigarria egiten dute.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke