• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Actividad física saludable. Cuaderno del Alumnado.

  • Actividad física saludable. Cuaderno del Alumnado.
  • Libro Actividad física saludable.
  • Libro Actividad física saludable educación primaria
Argitalpena: 
Osasun eta Kontsumo Ministerioa. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania/Galegoa
Prezioa: 
Doakoa, PDF formatuan eskuragarri.
Hartzaileak: 

Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 5. maila bitarteko ikasleak.

Deskribapena:

Actividad Física Saludable lan-koadernoa Lehen Hezkuntzako haurrei zuzenduta dago. Gidaliburu praktiko honen helburua ikasleei mezu bat helaraztea da: garapen fisiko eta mental egokirako kirol-jarduerek duten garrantziaz ohar daitezela.
ActiPablo eta ActiMarta haurrek hausnarketa proposatzen dute. Ikasleek egiten duten kirol-jarduera nahikoa ote den hausnartu beharko dute gizentasuna ekiditeko.
Liburu erabilgarria da, egunero kirol-jarduerak egiteak dituen onurak ikasleei helarazteko irudi erakargarriez, alaitasunaz eta zuzentasunaz baliatzen dena.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke