• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Alimentación saludable. Cuaderno del Alumnado.

  • Alimentación saludable. Cuaderno del Alumnado.
  • Libro para educación primaria.
  • Libro alimentación niños y niñas.
Argitalpena: 
Osasun eta Kontsumo Ministerioa eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania/Galegoa
Prezioa: 
Doakoa, PDF formatuan eskuragarri.
Hartzaileak: 

Lehen Hezkuntz 1. mailatik 5. mailara bitarteko ikasleak.

Deskribapena:

Elikadura osasuntsuari buruzko lan-koadernoa Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago. Perseo programaren –Osasun eta Hezkuntza Ministerioaren gizentasuna ekiditeko proiektua- zati den gidaliburu praktiko honen helburua elikadura-ohitura osasuntsuak irakastea da.

Gidaliburua osoa eta zehatza da. Irudidun 30 orrialdeetan gosari egokiaren, fruten eta barazkien kontsumo handiagoaren eta energia-dentsitate altua duten elikagaien kontsumoa murriztearen beharra azaltzen du.

Eskola-gida praktiko honen edukiak jarduera hezitzaileetan antolatuta daude. Jarduerak erakargarriak eta dibertigarriak dira, haurren ikasketa aktiboa eta hausnarketa pizteko ariketak eta jolasak dituztenak.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke