• hasi saioa

    Idatzi zure erabiltzaile-izena

    Idatzi zure erabiltzaile-izenaren pasahitza

  • erregistroa

Elikadura Eskolak hainbat heziketa-baliabide eskaintzen ditu, arreta handiz aukeratuak guztiak ere, elikadura osasungarriaren gaia lantzeko eta eskola-umeen artean kirola sustatzeko, haur hezkuntzatik batxilergoraino: liburuak, ipuinak, jolasak, aplikazioak, bideoak, komikiak, jolas interaktiboak eta infografiak.

Kanpo-material hori Elikadura Eskolako adituek hautatu dute (web-orrian bertan eskuratu daiteke), eta aldizka erabiltzeko baliabide berriak eskaintzen dizkie irakasleei eta hezitzaileei, ikasleekin landu dezaten, modu dibertigarri eta didaktikoan, zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Alimentación Saludable en la Escuela.

  • Alimentación Saludable en la Escuela.
  • Libro de La alimentación de tus niños y niñas
  • Libro Actividad física saludable educación primaria
  • Libro alimentacion sana primaria
Argitalpena: 
Consejerías de Educación y Salud de la Junta de Andalucía.
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Prezioa: 
Doakoa, PDF formatuan eskuragarri.
Hartzaileak: 

Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko irakasleak.

Deskribapena:

Alimentación Saludable en la Escuela liburua irakasleentzako material zehatza da, bigarren zikloko hezitzaileentzat bereziki prestatua.

Gidak elikadura-osasungarriari buruzko eskolak prestatzen lagunduko die. Saioetarako material didaktikoa dauka, gaiaren araberako lau taldetan banatuta: Los alimentos como fuente de nutrientes, La pirámide de la alimentación, Las chuches eta El desayuno.

Materialak irakasleari elikagai osasuntsuen inguruko eskolak antolatzeko lagungarri dira: ikasturte osoan zehar eskola-curriculumean sartzeko proposamen hezitzaileak, jolas didaktikoak eta sukaldaritza osasuntsuaren tailerrak.

Lehen Hezkuntzako haurren elikadura-beharrizanetan eta ohiko arazoetan sakontzeko gogoekin dauen irakasleentzat oso gomendagarria da.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke