• Login
    Enter your e-mail address or username.
    Enter the password that accompanies your e-mail.
  • Izena eman

Elikadura Eskolaren hezkuntza-baliabideen artean, ondo aukeratutako liburu, ipuin, jolas, app, bideo, komiki, jolas interaktibo eta infografiak daude, txikienen artean elikadura osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzen laguntzeko.

Material horien bitartez, irakasle zein hezitzaileei baliabide gehigarriak eman nahi zaizkie bizimodu osasungarri bat izateak duen garrantzia modu dibertigarri eta didaktikoenean transmititzen laguntzeko.

Educación para el consumo.

  • Libro Educación para el consumo secundaria
Argitalpena: 
Europako Batzordeko Argitalpen Bulegoa
Baliabideko hizkuntza: 
Gaztelania
Prezioa: 
Doakoa, PDF formatuan eskuragarri.
Hartzaileak: 
Bigarren Hezkuntzako irakasleak
Deskribapena:

Educación para el Consumo Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako gidaliburu osoa da. Etxeko elikadura osasuntsuaren onurak lantzen ditu, eta janari lasterraren ondorioei erreparatzen die. Liburuak dituen baliabide didaktikoak, Bigarren Hezkuntzako hezkuntza-programan sartzeko modukoak dira. Bestalde, lan-proposamenari ¿Sabemos lo que comemos? eta Slow Food filmak ikustea gehitu ahal zaizkio, ambos biak RTVE ekoitzitakoak. Liburu interesgarria da ikuspegiagatik eta metodologiagatik (bideoak ere aintzat hartzen dituelako), Bigarren Hezkuntzako ikasleengana iristeko paregabea.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke